Documento sin título

anbotologo

Documento sin título

ALBISTEAK


Anbotok 5. belaunaldiko laguntzaile birtuala sortu du


Iker Gonzalez - 2010/02/14 EITB


Sistemari esker, Anboto World Wide Web erakundearen kide da. Erakundeak, Tim Berners Leek zuzendatuta (webaren aita), etorkizuneko Internetaren egitura osatuko duten estandarrak ezartzen ditu.



Anboto Xabier Uribe-Etxebarriak (Algorta, 1981) sortutako enpresa bizkaitarrak egun munduan erabiltzen den teknologiaren ondorengo belaunaldiko laguntzaile birtual bat garatu du. Gartner entzute handiko aholkularitza enpresaren (Interneti buruzko txostenak egiten ditu) arabera, laguntzaile hori belaunaldi bat aurreratu da teknologian, laugarrenetik bosgarrenera.

Zein da berezitasuna? Hizkuntza naturalaren bidez, ordenagailuaren eta erabiltzailearen artean elkarrizketa librea ahalbidetzen duen sistema da (ez gidatua). Orain arte garatutako sistemek "bilaketa parekatua" (match) erabiltzen zuten, hau da, soilik erabiltzaileak (programan) aurretik sartutako hitzak sartzerakoan ezagutzen zituen, "asmatu" ezean, programak ez zekien zer esan nahi zuen erabiltzaileak.

Anbotok garatutako bostgarren belaunaldiko laguntzaile birtuala elkarrizketa natural bat izateko gauza da; eta posiblea da hitzak kontzeptuetan barne hartzen dituelako, ez da bilatzaile "hutsa". Programak erabiltzaileak sartzen dituen hitzen analisi ontologiko bat egiten du, hau da, esanahiak erlazionatzen ditu. Ez da gauza bera "goiz" (egunaren atala) edo "goiz", berandu-ren kontrakoa; zerbait "nahi" edo "maitatu"... eta programak kontuan hartzen ditu ezberdintasun semantikoak.

Horrez gain, programaren alde garrantzitsuenetako bat da "teknokultura" falta duten pertsonei zeharo errazten diela teknologiaren erabilera, pertsona batekin komunikatzea bazalakoa baita, eta formulario amaigabeak, datak, hutsuneak... saihesten direlako sistemari esker.


Internet-en etorkizuna egituratzen

Sistemaren arrakasta dela-eta, aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera, Anboto Worl Wide Web Consortiumeko (W3C) kide da; W3Cek Internet etorkizunean garatzeko estandarrak ezartzen ditu. Euskal Herriko lehenengo enpresa da W3Cen kide izaten, eta bakarra; lantaldea osatzen dutenen 335 bat enpresen artean Google, Yahoo, Adobe, IBM, CERN... daude.

Erakundearen zuzendaria Tim Berners Lee da (webaren aitatzat dutena, HTML hizkuntza asmatu zuelako, munduko web guztiak ikusteko erabiltzen den sistema, alegia) eta gaur egun eskuartean duen proiektua: web semantikoa da.

Web semantikoa Interneten etorkizuna da, W3Ck Interneten aurrera egin nahi duen edonoren bidea eta norabidea ezartzen du. Erakunde ospetsuaren kideak lantaldetan banatzen dira (30 bat lantalde), eta hainbat gai ezberdin lantzen dute.

Xabier Uribe-Etxebarria EMMA (Extensible MultiModal Annotation Markup Language)  lantaldeko kide da (besteak beste); "datuak sartzeko moduak (eskuz idatzitakoa, hizkuntza naturala eta keinuak, esaterako), eta datuen irteera egiteko moduak (sintetizatutako ahotsa, adibidez)" garatzen dituzte lantaldean, W3Ck bere webgunean azaltzen duen moduan. Hau da, Anbotok dagoeneko garatu duenaren estandarra ezartzea da.


Nola hasi zen

Xabier Uribe-Etxebarriak bere aitaren lana hartu zuen abiapuntutzat; Metalingua, hizkuntza gutxituak Interneten bultzatzeko teknologia; kontzeptuak eta ez hitzen esanahiak aintzat hartzen ditu eta itzulpenak egin ditzake hizkuntza naturalak eta informatikako hizkuntzak (pdfn, word-en, hml-en, html-en...) ematen duten informazioarekin.

Uribe-Etxebarria gonbidatu zuten W3Cek Silicon Valleyn (AEB) egin zuen batzar batera eta Anboto sistemaren bikaintasuna ikusita, euren lantaldearen kide izan behar zuela erabaki zuten. 2009eko azaroan Algortako gazteak enpresa sortu eta handik hilabete eta erdi ingurura, W3Cn enpresen zerrendan sartuta zegoen.

Anboto enpresak W3Cerako eta bere bezero partikularretarako lanak aldi berean egiten ditu; bezeroen lana egiteko, programaren oinarria hartu eta enpresaren behar eta eskakizunetara moldatzen da (bidai agentziak, bankuak...).


http://www.eitb.com/albisteak/sakonean/erreportajeak/osoa/355381/euskal-enpresa-batek-5-belaunaldiko-laguntzaile-birtuala-sortu-du/


Documento sin título Documento sin título
logo Pribatutasuna eta datuak babesteko politika | Lege informazioa | Kontaktua | © 2009 Anboto
ANBOTO erakunde hauen kidea da:  w3c member logounescoinnobasqueCAMBRIDGE INNOVATION LOGO