Documento sin título

anbotologo

Documento sin título

Bienvenidos al mundo conversacional de Anboto

Anboto...

ANBOTO enpresak irtenbide teknologikoak eskaintzen ditu. Hizkuntza naturalaren bidez, harreman interaktiboa, erraza eta adimendua ahalbidetzen du kontsumitzaileen eta ordenagailuen artean (webeko eta intraneteko produktuak eta zerbitzuak barne).

innovacion

ANBOTOk elkarrizketa librearen bitartez (ez gidatua) hauexek ahalbidetzen ditu: informazioa lortu eta berreskuratu, produktuak edota zerbitzuak era multimodalean erosi, pertsonaren eta ordenagailuaren  arteko harremana naturalagoa izan, eta, beharrezkoa izanez gero, elbarrituei sarbidea erraztu. ANBOTOren irtenbideek, zeregin errepikakorretan, mekanikoetan, etab., biziki murrizten dituzte gizaki-eragile harreman zuzenak, eta ia erabat ordezkatzen dituzte.

ANBOTOren helburu nagusia da enpresen produktibitatea igotzea bezeroekiko harremanen kudeaketa arloan (customer experience management, user experience). Bezeroarekiko harremanen kudeaketaren barne biltzen dira bezeroen eta enpresen, langileen, kanalen, zerbitzuen eta produktuen arteko harremanengatik sortzen diren pertzepzio eta sentimendu guztiak.

ANBOTOk interakzioak diseinatzen ditu, bezeroen aurreikuspenak hobetzeko, gogobetetzea areagotzeko eta haien leialtasunari eusteko.
Ahozko eta idatzizko diskurtsoaren elkarrizketa deituriko modalitatean lagun bi edo gehiago elkarrekin komunikatzen dira, ideiak elkarri ematen dizkiote edozein euskarriren bidez. ANBOTOk giza-komunikazioa zabaltzen du, mundu digitalean hizkuntza naturala erabiliz.

MISIOA:

ANBOTOren misioa da pertsona guztiei informaziorako, zerbitzuetarako eta komunikaziorako sarbidea bermatzea; haien hizkuntza, kultura, minusbaliotasuna edo teknokultura alde batera utzita. Horretarako, giza-komunikazioa modu atseginean simulatzen duen teknologia erabiltzen du.

    ARRAKASTAREN GILTZAK:

    • Software berritzaileak informazioa oso era berrian eta adierazgarrian desanbiguatzen du. Software hori hamar urtetako desanbiguatze semantikoari buruzko ikerketan eta garapenean oinarritzen da.
    • METALINGUA UNESCOren (www.metalinguaunesco.org) laguntza esplizitua: UNESCOren  organigramako fundazioa da.
    • Jakintza basea (Knowledge Base) sortzeko eta ustiatzeko metodologia. Berezko patentea izateagatik, garapenerako une laburragoak behar ditu.
    • Anboto da W3C-an (WORLD WIDE WEBerako Partzuergoan), laguntzaile birtualak eta elkarrizketa-sistemak kudeatzen dituen lehenengo enpresa.
    • METALINGUA teknologia: informazioaren desanbiguatzailea eta nazioartean patentatua.
    • ANBOTOren elkarrizketa-sistemako teknologia patentatua
    • Bostonen (Estatu Batuetan) ordezkaritzako bulegoa, MIT-eko instalazioen barne.
    • Hizkuntza naturalaren prozesamendua aztertzen ari diren ordezkari nagusiek ANBOTO laguntzen dute modu esplizituan.
Documento sin título
logo Pribatutasuna eta datuak babesteko politika | Lege informazioa | Kontaktua | © 2009 Anboto
ANBOTO erakunde hauen kidea da:  w3c member logounescoinnobasqueCAMBRIDGE INNOVATION LOGO